EZAGUTU GAITZAZU

Gure inguruan
& gure ostatuei buruz

EZAGUTU GAITZAZU

PEIO & MARISA

Peio eta Marisa gara eta poz-pozik hartzen zaituztegu gure landetxeetan.

Zuen etxean bezala senti zaitezten nahi dugu, horregatik, eguna gozatzen lagunduko dizuegu, gustu guztietarako ibilbideak proposatuz, leku eder honen egoera estrategikoak dituen aukerei esker.

Luzaidetik Orreaga, Belagua, Irati, Donibane Garazi, Bertizko Jaurerria, Urkulu, Sarako Leizeak, Angelu, Biarritz eta abarretara abiatu daiteke. Gainera, inguruan oinez ibiltzeko bide ugari aukeran daude.

Oporretan edo asteburu pasa egitera etortzen zaretela, lasai izango zarete hemen, naturarekin harremanetan, bai ibilbideak egitea aukeratzen baduzue, bai etxean geratzea erabakitzen baduzue.

Etxeek erosotasun guztiak dituzte:

Terrazak

Barbakoak

Joko-aretoa: ping-pong mahaia, billar, futbolina…

Tximiniak

Logelak komunarekin

Berokuntza zentrala

Edari-zerbitzua (autozerbitzua) zure gustura dibertitzeko

Bezeroen eskura daude arrantzarako kanaberak, paseatzeko bizikletak, baita palak eta pilotak ere, Luzaideko frontoi estalian jolasteko.

Artisau-produktuen salmenta, hala nola likoreak eta gaztak.

Aste Santuan, zubietan eta abuztuan, etxeak gelaka alokatzen dira, mantenu erdiko erregimenean (afarietan, hiru plater, etxeko postreak, kafea eta patxarana, eta gosarietan, unean egindako ogia eta croissantak).

Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez mintzatzen gara.


ZURE MASKOTAK ONGI ETORRIAK DIRA
 

ETORRI ZURE ETXEKO-ANIMALIAREKIN ETA GOZATU OPOR ZORAGARRIAK GUREKIN…

 

×

Hola Somos Peio y Marisa!

Puedes contactarnos y enviarnos tu consulta a través de whatsapp o enviarnos un correo electrónico a casanavarlaz@gmail.com

× ¿Cómo puedo ayudarte?